Bi
aditz gaur ere elkarren parean eta aurrez aurre: "zirkulatu"
eta "ibili". Balio al lezakete gauza bera esateko, hau da,
bide, errepide eta abarretan, alde batetik bestera ibiltzea adierazteko?
"Zirkulatu"-ren
ordez euskaraz "ibili" esaten dugu, baina gaztelaniaz "andar"/"circular"
aditzak bereizten direnez, eta hizkuntza sasi-tekniko baten izenean,
euskaraz ez dauden bereizketa batzuk egiten ari gara. Beraz, "zirkulatu"
aditzaren ordez, lasai erabili gure-gurea den "ibili"
aditza.
Beraz,
"arriskutsua
da bizikletan zirkulatzea" esan
ordez?
"Arriskutsua
da bizikletan ibiltzea".
Eta
"gidatzen
ez dakien askok zirkulatzen dute gure errepideetan"
esan ordez?
"Gidatzen
ez dakien asko dabil gure errepideetan".