"Ikastolako"/

"ikastolaren"…

 

 

 Batzuetan zaila da esatea zein kasu den egokiena, "-ren" ala "–ko": "etxeko teilatua", ala "etxearen teilatua". bestetan, batak eta besteak esanahi ezberdinak dituzte, ez baitira gauza bera "elizaren isiltasuna", eta "elizako isiltasuna", adibidez.

 Azken adibide honetan garbi dago.

  • "Elizaren isiltasuna" esanda erakundea adierazten dugu, hau da, "elizak duen isiltasuna"; horregatik agertzen zaigu azpian "–k" ergatiboa.
  • "Elizako isiltasuna" esatean, aldiz, "eliza" hitzak lekua adierazten du, eta azpian "–n" inesiboa darama, "elizan dagoen isiltasuna", alegia.

 Hala ere, askotan bi izenlagun-motak dira zilegi; adibidez, "ikastolako iritzia" eta "ikastolaren iritzia" bikotean….

 "Iritzia" pertsonena den neurrian, normalagoa dirudi "ikastolaren iritzia" beharko lukeela esatea; baina "gure ikastolan dagoen iritzia" adieran, esaterako, onargarria izan daiteke "ikastolako iritzia".

 Har dezagun azken adibide bat. "euskaltegiaren zuzendaria" ala "euskaltegiko zuzendaria"?

 Bietara esan dezakegu, baina lehenengoan "euskaltegiak duen zuzendaria" esaten ari gara, eta bigarrenean, aldiz, "euskaltegian dagoen zuzendaria".

 

Bereizi:

"Euskaltegiaren zuzendaria"

"Euskaltegiko zuzendaria"