"Bozkatu", "botoa eman"
 

 

 Zer egiten da hauteskundeetan? Bozkatu, botoa eman. Edo, ez bozkatu eta ez botorik eman. Baina ez gabiltza gu ekintza beraren atzetik, ekintza hori adierazteko erabili ohi den "botatu" aditzaren atzetik baizik.

 Euskaltzaindiak ez du bere Hiztegi Batuan "botatu" aditza jaso; beraz, hori baztertu, eta hel diezaiogun gure ohiko beste aditzei. Iparraldekoek "bozkatu" edo "boza eman" aditza erabiltzen dute, eta hegoaldekook, aldiz, "botoa eman".

 Hortaz, "gobernuaren alde botatu dutenak" esan beharrean…

 "Gobernuaren alde bozkatu dutenak", adibidez.

 "Kexu dira botatu duten horiek" esan ordez...

 "Kexu dira botoa eman duten horiek".

 Azkenik, ez esan "botatu eta gero etxera joango gara", baizik eta...

 "Bozkatu eta gero" edo "botoa eman eta gero etxera joango gara".

 

 

"Botoa eman", "bozkatu"

 

"Botatu"