"Itsaso eta biok"
 

 

 Demagun euskaraz talde bateko kideak zein diren esan nahi dugula. Nola esan "Itsaso eta ni" ala "Itsaso eta biok"?

 Euskaraz talde bateko kideak zein diren esateko, plural hurbilean deklinatutako zenbatzaile bat erabiliko dugu, taldea osatzen dutenen kopurua adierazteko. Adibidez, eta aurreko galderari erantzunez: "Itsaso eta biok joango gara" esango dugu. eta hori bezalaxe: "Nekane, Kontxi eta hirurok geratuko gara hemen", edo "Julen, Beñat, Ana eta laurok etxe berean bizi gara".

 Beraz, begien bistan dagoenez, hiru lagunek osatutako taldea denean, "halako, halako eta hirurok" formula erabiltzen da; eta lau badira, berriz, "…eta laurok" etab. zer esan, ordea, esapide hauen deklinabideari buruz?

 Bada, behar izanez gero, esapide hauek deklinatu egiten dira; beti plural hurbilean, jakina. Esate baterako. "Zuk eta biok egingo dugu hori", "amaren eta bion artean egingo dugu", edo "Idoiari eta bioi egingo digute soinekoa".

 Beraz, esandakoaren arabera: "halako eta ni" edo "halako, halako eta ni" esatea dagoen bezala, "Andoni eta biok", edo "halako, halako eta hirurok" esan genezake, euskara ederrean.

 

"Itsaso eta ni" = "Itsaso eta biok"