"Tabako-paketea"
ala "pakete tabakoa"? Zein da zuzena?
"Tabako-paketea"
da zuzena, paketeaz ari baikara. Oro har, erdaraz "paquete de tabaco"
bada ere, horrelako egituretan alderantzizko hurrenkera dugu euskaraz.
Erdaraz lehen osagaia da nagusia; euskaraz, aldiz, bigarrena.
Horrela,
bada, egin dezagun itzulpen-ariketatxo bat. Nola esan euskaraz "tarta
de nueces"?
Bada,
"tarta
intxaurra" ez behintzat! Horren
ordez, "intxaur-tarta"
esan beharko da, hau da, intxaurrezko tarta.
"Tortilla
de patatas"
"Patata-tortilla",
jakina. Ez dugu esango "tortilla
patata",
baizik eta "patata-tortilla",
hau da, patatazko tortilla.
Eta,
azkenik, "konpota
sagarra" ala "sagar-konpota",
"compota de manzana" esateko?
"Sagar-konpota",
dudarik gabe; hau da, sagarrezko konpota.