"Gezurrak hanka motz"

 

 

 Ez gara gezurretan ibili ohi zaleak, baina, hala gabiltzanetan, jakin beharrekoa zera da: ez garela urrutira joango. Dena dela, jaso dezagun, hain juxtu ere horixe esateko, euskarazko esaera hau:

 "Gezurrak hanka motza du". Alegia, gezurretan dabilena uste baino lehen harrapatuko dutela esan nahi da; gaur ez bada bihar eroriko dela.

 Ba al legoke hori bera adierazteko beste esaerarik?

 Bada, bai! Horren ordez lasai-lasai esan dezakegu "gezurrak buztana labur".

"Gezurrak hanka motza"

"Gezurrak buztana labur"

 

"Antes se coje al mentiroso que al cojo"