Gaztelaniak
aditzen ordez izenak jartzeko ohitura handia du. Erreparatu, bestela,
administrazioko hizkerari, eta segituan konturako gara horretaz. Gainera,
batzuek uste dute aditzen ordez izenak jarrita hizkera jasoagoa lortzen
dela, baina… usteak erdia ustel!
Halaxe
da! Esan nahi dena da euskarak bere-berea duela ekintzak adierazteko
aditzak erabiltzea, eta, hortaz, ez dagoela gaztelaniaren bideari zertan
jarraitu
Adibide
batzuetan ikus dezakegu. "Eskolak
bi orduko iraupena du" ala "eskolak
bi ordu irauten du"? Zein esaldi
hobetsiko genuke?
Lehen
esan dugunaren arabera, ekintza hori adierazteko aditza erabiltzen duena:
"eskolak
bi ordu irauten du"
"Liburuen
salmenta etxez etxe burutzen da"
ala "liburuak etxez
etxe saltzen dira"?
Bigarren
aukera hobe: "liburuak
etxez etxe saltzen dira".
Azkenik,
"ez
dakite nola gauzatu koordinaketa"
Hobe
"ez
dakite nola koordinatu" esatea.