Batzuetan,
orduak idatzi behar ditugunean hainbat zalantza sortzen zaigulako, gaur
ondoko hiru ohar hauek. "Zein ordutan" galderari erantzuteko,
pluralean ala singularrean emango ditugu orduak eta minutuak?
Pluralean
emango ditugu orduak eta minutuak, "ordu
bata" denean izan ezik, horretan
beti singularra erabili beharko dugu eta. Beraz, "ordu
batean", "ordu batetik", "ordu batera",
baina "lauretan",
"lauretatik" eta "lauretara"
idatziko dugu.
Hala
ere, minutuak beti ere singularrean.
Halaxe
da. Minutuak beti singularrean: "ordu
bata eta hamaikan", "zazpiak eta hogeita bostean",
etab.
Eta
azken oharra: "eta laurdenetan" edo "eta erdietan"
hitzez pluralean esaten den hori, nola jarri zenbakiz idatzi behar denean?
Zenbakiz
idazterakoan singularrean jarri behar da, hau da, "ordu
bata eta hamabostean" edo "ordu
biak eta hogeita hamarrean"