"Euskarako klaseak"

 

 

 Nola esan: "euskara-klaseak", "euskarako klaseak" edo "euskarazko klaseak". Horratx gaurko ahalegintxoa!

 Lehen biak ondo daude. "euskara-klaseak" eta "euskarako klaseak" ondo daude, baita "klase" hitzaren ordez "eskola" jartzen badugu ere; hau da "euskara-eskolak" edo "euskarako eskolak". Hauetan guztietan euskara ikasteko eta irakasteko eskolari buruz ari gara, euskara da ikasgaia.

 Aipa dezagun orduan hirugarrena, "euskarazko klaseak"!

 "Euskarazko klaseak" zuzena izan arren, ez da oso egokia, batzuetan zalantza sortuko digu eta. Ez da argia. Izan ere, aurrekoak bi horien adiera bera izan lezake, baina, bestalde, euskaraz ematen den eskolaz ere ari gaitezke, hots, edozein gai azaltzeko euskara erabiltzen dela.

 Ikus dezagun guztia ariketa bat eginez. Ingelesa ikasteko eskolaz ari bagara, zer da egokiago: "ingeleseko eskolak" ala "ingelesezko eskolak"?

 "Ingeleseko eskolak"

 Gauza bera frantsesa ikasteko eskolaz ari bagara…

 Berdin-berdin, "frantseseko eskolak"

 Baina, fisika euskaraz ikasteari buruz ari bagara, zer da egokiago "euskarako eskolak" ala "euskarazko eskolak"?

 Kasu horretan, fisika euskaraz ikasten ari garenez, "euskarazko eskolak".

 

"Ingeleseko eskolak" (ingeles hizkuntza ikasteko eskolak badira)

"Euskarazko eskolak" (fisika euskaraz ikasteko eskolak badira)

"Ingelesezko eskolak" (ingeles hizkuntza ikasteko eskolak badira)

"Euskarako eskolak" (fisika euskaraz ikasteko eskolak badira)