"Heldu"
 

 

 "Heldu" aditzak adiera bat baino gehiago du. Esate baterako: "iritsi", "etorri", "gertatu", "eutsi"… adiera horiek guztiak har ditzake, testuinguruaren arabera. Baina, ohar gaitezen gaur "eutsi" aditzaren adieraz.

 Adiera honetan oker bat egiten dugu askotan "heldu" erabiliz. Hau da, sarritan gaztelaniazko "agarrar algo" adierazi nahirik, "zerbait heldu" esaten dugu. Eta hori gaizki dago; hain zuzen ere, "nor-nori-nork" eran esan behar baitira horrelakoak.

 Alegia, ez dela esan behar "amak besotik heldu nau"…

 Horixe bera! "amak besotik heldu dit" esan behar da, "nor-nori-nork" erabiliz.

 Beraz, ez eta ere ezin esan "gizonak erratza", edo, berdin, "gizonak platera heldu du"…

 Ez, hori ere ez! "gizonak erratzari" edo "gizonak platerari heldu dio".

 

 

"Gizonak erratzari heldu dio"

 

"Gizonak erratza heldu du"