Elektrizitatearen
bidez argi egiten duen kristalezko globo moduko hori, alegia. Zer egiten
da hori "funditu" ala "erre"?
Dudarik
gabe, bonbilla
"erre" egiten
da, ez "funditu".
Hala ere, ohar gisa, esan dezagun "funditu" hitza hitz arrunta
dela Iparraldean, baina "deuseztatu" edo "birrindu"
gisa.
Bada,
egin dezagun ariketatxo bat. "Aldatu
funditutako bonbilla" esan beharrean?
"Aldatu
erretako bonbilla".
Eta
"piztu
eta itzali ibiliz gero, segituan funditzen dira bonbillak"?
"Piztu
eta itzali ibiliz gero, segituan erretzen dira bonbillak"