Telefonoa "eseki"
 

 

 Zenbaitek "kolgatu telefonoa" esateko ohitura du: "kolgatu al duzu?", "etzazu kolgatu" etab. Baina apenas euskaraz "kolgatu" aditzik dagoen!

 "Kolgatu" ez, baina "zintzilikatu" edo "eseki" bai, eta baita "eskegi" ere! Beraz, hortik kontuak atera!

 "Cuelga el telefono" esateko, adibidez. Nola esango genuke "cuelga el telefono, ya que es para mi"?

 Hiru modutara behintzat bai.

  • Bat, "utzi telefonoa, niretzat da eta".
  • Bi, "eseki telefonoa, niretzat da eta".
  • edota hirugarrena "ez hartu, niretzat da eta!".

 

 

"Eseki edo utzi telefonoa"

 

"Kolgatu telefonoa"