Euskaldun
peto batek sekula ez luke "beste
egunean" esango "lehengo
egunean" esapidearen ordez. Baina,
badira oker hori egiten dutenak.
Jakina,
gaztelaniaz "el otro dia" esaten denez gero, euskaraz ere
molde bera erabiltzen dute: "beste
egunean zure arreba ikusi nuen"
esango dute, "lehengo
egunean zure arreba ikusi nuen" esan
beharrean.
Bien
artean dagoen aldea hobeto ulertzeko, har dezagun adibide pare bat.
Zer esan nahi dut "beste egun batean joan ginen jatetxera"
esanda?
Bada,
halako egunean ez, baizik eta beste egun batean joan ginela.
Eta
"lehengo egunean joan ginen jatetxera" esaten badut?
Bada,
ez zaretela gaur joan, baizik eta pasatu den egunean joan zinetela jatetxera,
alegia
Beraz,
itzulpen-ariketa bat. Nola esan, "mañana no, iremos otro
dia".
"Bihar
ez, beste egun batean joango gara".
Eta
"el otro dia les vi a tus padres".
"Lehengo
egunean, zure gurasoak ikusi nituen".