Nekeetan, irria ezpainetan"
 

 

 Aholku eder askoa eta merke askoa! Baina, ikus ditzagun esaldi honen nondik norakoak

 Beste askotan bezala, erdaraz hitzetik hortzera darabilgun esaera baten euskarazko ordaina azalduko dizuegu: "nekeetan, irria ezpainetan". Alegia, "noiz" galderari erreparatzen badiogu, garbi dago pozaldietako ez digula balio, baizik eta goibel edo triste egon gintezkeen kasuetarako, horrelako egoeran jartzen baikaitu nekeak eta ezinak. Baina, horren erremedioa ere geure esku dugula gogoratzen digu.

 Beraz, ikusi-makusika ibili gabe, balio al luke "a mal tiempo buena cara" esateko?

 Bada, horretarakoxe, hain juxtu ere. Gauzak okerbidean doazela eta, "a mal tiempo buena cara" esateko modu bat, euskaraz, "nekeetan, irria ezpainetan".

 

"Nekeetan, irria ezpainetan"

 

"A mal tiempo buena cara"