"Eta abar, eta abar"

 

 

 Zer zuhaitzen abarrak izan ote daitezke? Abarra zuhaitz edo zuhaixken adarrari, hau da, adaxkari esaten zaiola jakinda ere, zer esan dezakegu "eta abar, eta abar" esamoldeari buruz?

 Bistan da "eta gainerakoak", edo gaztelaniazko "etcétera" esamoldearen ordaina dela. Baina, zenbaitek, gaztelaniazko kalkoa eginez, "eta abar luze bat" esan ohi du. Eta, jakina, hori Iparraldeko euskaldunek ez dute ulertzen; beraz, horren ordez hobe dugu "eta abar eta abar" edo, baita ere, "eta beste asko", bi esamolde horiek erabiltzea.

 Beraz, "egun hartan bixente, jon, alvaro eta abar luze bat elkartu ginen" esan beharrean…

 "Egun hartan Bixente, Jon, Alvaro eta abar eta abar elkartu ginen", edo, nahiago bada, "Bixente, Jon, Alvaro eta beste asko elkartu ginen".

 

 

"Eta abar, eta abar", "eta beste asko"

 

"Eta abar luze bat"