"Ikusi-makusi"
 

 

 Denok jakingo dugu, noski, "ikusi-makusi" jolasa. Inguruan umerik dugunok behintzat bai! "Ikusi-makusi? Zer ikusi? Ikusten dut-ikusten dut gauza bat hasten dena "a"-z. "Atea!" Bada, hauxe aipatu behar dugu gaur: "gauza bat hasten dena ‘a’-z"ala "gauza bat hasten dela ‘a’-z"?

 Erne ibili behar da, bai! Hiztun askok nahasten dituzte esaldi konpletiboa eta erlatibozkoa, gaztelaniaren "que" horren eraginez, hain zuzen ere.

 Beraz, nola esan?

 "Gauza bat hasten dena ‘a’-z", esan beharko dugu, eta ez "gauza bat hasten dela ‘a’-z"! Arreta kontua da, ez besterik!

 

 

"Gauza bat hasten dena ‘a’-z"

 

"gauza bat hasten dela ‘a’-z"