Behin
bakarrik entzuna! Zenbat aldiz ez ditugu horrelako erdarakadak barra-barra
erabiltzen!
Bada,
bai! Eta kasu honetan gaztelaniazko "dar luz verde" adierazteko.
Kontua da, zergatik ez ditugun, "dar luz verde" esateko adibidez,
beste euskarazko modu hauek erabiltzen. Esaterako: "ontzat eman",
"onartu", "onetsi", "bedeinkazioa jaso",
etab.
Ondorengo
ariketaz egingo dugu. "Zuzendaritzak
argi berdea eman dio proposamenari" esan
ordez?
"Zuzendaritzak
ontzat eman du proposamena".
"Langileek
argi berdea eman diote zuzendaritzaren asmoari"...
"Langileek
onartu egin dute asmo hori".
Eta,
amaitzeko, "Legebiltzarrak
bihar emango dio argi berdea lege berriari"...
"Legebiltzarrak
bihar onetsiko du lege berria".