Hasiko
al gara ardo-kontuetan, adibidez? Ondo esana al legoke "ardo
beltza ikaragarri igo da"?
Bada,
ez, bada, hain ondo ere! Igotzekotan, "ardoa burura igotzen da";
baina, igo dena prezioa denean, "ardoa
garestitu" egin dela edo "ardoaren
prezioak gora egin" duela esan
beharko dugu.
Beraz,
garbi dago euskarak eta gaztelaniak ez dutela beti bide bera egiten.
Osa dezagun ariketatxo batekin. "Azken
hilabeteotan olioa asko igo da"
esan ordez...
"Azken
hilabeteotan olioa asko garestitu da".
Eta
"datorren
astean oraindik ere gehiago igoko omen da gasolina"…
Ez,
bada, horixe komeni delako, baina "datorren
astean oraindik ere gehiago garestituko omen da"
esan beharko dugu.