"Ez da atsegina"
 

 

 Gaur "desatsegin" hitza dakargu gure saiora. Izan ere, sarritan entzun ohi dugu "eguraldia" edo "halako pertsona zein desatsegina den"; alegia, ez dela batere atsegina. Baina, esaldi horiek ez al dira nahikoa ulergaitz, edo pittin bat arrotzak euskal belarriarentzat?

 Egia esan, nabaria da gaztelaniaren eragina esapide horietan, gaztelaniazko "desagradable" hitzaren kalkoa egiten baita. Zenbait hiztegik bai, baina Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak ez du hitz hori jasotzen.

 Hortik, beraz, tradiziorik gabeko hitz hori alde batera uzteko gomendioa. Orduan, nola zuzendu euskaraz "hori zuretzat oso desatsegina da"?

 Bada, "hori zuretzat ez da batere atsegina" esanda.

 Eta "oso eguraldi desatsegina daukagu"?

"Ez daukagu batere eguraldi atsegina!".

 

 

"Ez da batere atsegina"

 

"Oso desatsegina da"