"Urlia, sandia eta berendia"
 

 

 Hitz-ordezkari batzuk ditugu hauek, hau da, izenik ezagutzen ez zaienak, edo izendatu nahi ez direnak aipatzeko erabiltzen direnak. Gaztelanizko "fulano", "mengano" eta "zutano", euskaraz "urlia", "sandia" eta "berendia".

 Baina, horrelako egoeratan, beste esapide batzuk ere baditugu euskaraz. Adibidez: "batak gora eta besteak behera" egin zutela esango dugu. Edo "honelakoak hau eta halakok beste hura" esan duela. Edo, azkenik, goian aipatutako "urlia", "sandia" eta "berendia".

 Egin dezagun ariketatxo bat. Nola esan euskaraz "lo ha dicho mengano"?

 "Halakok esan du", edo "berendiak esan du".

 "Han venido fulano, mengano y zutano"...

 "Halako, halako eta halako etorri dira", edo "urlia, sandia eta berendia etorri dira".

 

"Urlia", "sandia" eta "berendia"

 

"Fulano", "mengano" y "zutano"