Gaztelaniaren
eraginez, gero eta sarriago entzuten dira ondorengo esaldi hauen antzekoak:
"ispiluan
ikusi naiz", "ondo ikusten naiz".
Euskaraz
oker dauden esaldiak, euskaraz "neure
burua ispiluan ikusi dut" edo
"neure burua ondo
ikusten dut" esan beharko genuke-eta.
Beste
adibide batzuetan ikus dezakegu. "Ni
nirekin nago haserre" esan beharrean...
"Ni
neure buruarekin nago haserre".
"Ni
niregatik ari naiz"…
Ez.
"Ni
neure buruaz ari naiz".
Eta,
amaitzeko, "ez
zara zaintzen" esan beharrean…
"Zeure
burua ez duzu zaintzen".