"Nola" eta "nolatan"

 

 

 "Nola" eta "nolatan" ez dira gauza bera, antzekoak baizik. Jakina, gaztelaniaz pentsatzen badugu, ez dugu ñabardurarik bereiziko. Beraz, azter dezagun non dagoen aldea.

 "Nola" galdetzailea, edo bizkaitarrek "zelan" esango luketena, zein modutan edo zein eratan galdetzeko erabiltzen dugu. Alegia, gaztelaniazko "cómo" edo "de qué manera" galdetzaileen ordain bezala.

 Eta "nolatan"?

 Eta "nolatan", edo Iparraldean "nolaz" esaten duten galdetzailea "nola" galdetzeko, baina harridura adieraziz. Hau da, gaztelaniazko "cómo es que" galdetzailearen ordain gisa. Beraz, bereiz ditzagun: batetik, "nola edo zelan joan da Julen? autobusean". Eta, bestetik, "nolatan edo nolaz joan da autobusean?" Bada, "autoa hondatua duelako".

Bereizi:

"Nola?" (¿Cómo? / ¿De qué manera?)

"Nolatan" (¿Cómo es que...?)