"Eguzkia eta euria, Erromako zubia"

 

 

 Horra hor euskal esaera jator eta jakingarri bat! Ikus dezagun lehen-lehenik bere esanahia.

 Erromako zubia, edo Ostadarra, edo Ortzadarra, zeruan, euria egitean edo egin ondoren, eguzkiaren aurrez aurreko aldean sortzen den uztai argitsu hori dugu; zazpi kolorez osatua dela diogun hori.

Bere esanahiari dagokionez, berriz, bada aspaldiko uste bat edo. Alegia, Erromako zubiaren arkupeko zubitik beste aldera pasatzen den mutila, neska bihurtzen omen da; eta alderantziz, neska mutil bihurtzen.

 Beraz, zalantzazko egoeratan erabil dezakegu esaldi hori: "eguzkia eta euria, Erromako zubia"

 Halaxe da, zalantza edo egoera anbiguoak azaltzeko, hain zuzen. Izan ere, eguzkiaren eta euriaren arteko muga-mugako egoera hori ere halaxe baita, egoera anbiguoa, euria eta eguzkia ezkontzen diren une koloretsu horretan. Beraz, gauza bat "hortxe nonbait" edo "zerbait horrelako" dela adierazi nahi dugunean, esan dezagun "Eguzkia eta euria, Erromako zubia".

 

Zalantza edo egoera anbiguoak azaltzeko erabiltzen da: "eguzkia eta euria, Erromako zubia"