"Bihurtu"
 

 

 Mugagabearen erabilerak euskaraz duen lege bat aurkeztu nahi genuke gaur. Har ditzagun lau adibide, eta ohar gaitezen predikatua mugagabean doala beti. Ohar, mesedez, "neskame", "alkate", "urre" eta "etsai" predikatuetan.

Bat: "etxeko alaba neskame joan da"

Bi: "gazteena hautatu dute alkate"

Hiru: "ikatza urre bihurtu zuen"

Lau: "adiskidea etsai bihurtu zaio"

 "Bihurtu" aditzarekin eta oker-zuzenketa bidez azpimarratuko dugu mugagabearen erabileraz esan nahi duguna. Ez esan "ikatza urrean bihurtu zuen", baizik eta...

 "Ikatza urre bihurtu zuen".

 Ez esan "piztia gizonan bihurtu zuen", baizik eta...

 "Piztia gizon bihurtu zuen".

 Eta, amaitzeko, "ura ardoan bihurtu zuen" esan beharrean...

 "Ura ardo bihurtu zuen".

 

 

"Ikatza urre bihurtu zuen"

 

"Ikatza urrean bihurtu zuen"