Zenbaitetan
zalantzan ibiltzen gara noiz jarri bata, noiz jarri bestea. Horrela,
bada, saia gaitezen argitzen.
Lehenbizi,
"edo" beti erabil daitekeela esan behar da. Beraz, "edo"
edozertarako eta non-nahi erabiltzeko moduko juntagailua dugu. Dena
dela, bi gauza azpimarratuko ditugu:
1. Batetik, aukeran dauden biak elkarri
kontrajarriak ez direnean erabiliko dugula. Adibidez: "zer egingo
duzu: irakurri edo musika entzun?".
2. Eta, bestetik, hautagaiak bi baino
gehiago direnean. Adibidez: "nora joango gara: Arrasatera, Bilbora
edo Kanbora?".
Hori
guztia "edo" partikulari buruz. Zer esan "ala"-ren
erabileraz?
"Ala",
batez ere, galderetan erabil daiteke.
Antonimoekin
adibidez...
Halaxe
da: "zer
da arra ala emea?".
Baita
ere aukera biak elkarren aurkakoak direnean.
Hori
da. Esaterako: "zein
duzu nahiago: hau ala hori?".
Eta,
azkenik, bi hautagairen artean bakarra aukeratu behar denean.
Horixe bera. Esaterako: "zein
duzu nahiago: hau ala hori?".
Dena dela, gogoan hartu hasieran esandakoa:
zalantzarik izanez gero, adiera zabalagoa duena eta, beraz, hain zehatza
ez dena erabili; alegia, "edo".