"Etxez aldatu"
 

 

 Zalantza bat gaur argitzeko: "etxez aldatuko gara" ala "etxez aldatuko dugu"?

 Askotan erabiltzen da "aldatu" aditza etxe, leku, arropa eta gisa honetako hitzekin. Joera nagusia, aldatu beharrekoa norbera edo beste norbait denean, "-z" atzizkia eta "izan" aditz laguntzailea erabiltzea da. Horrela, bada, "etxez aldatuko gara" izango litzateke erantzun zuzena, etxe batetik beste batera aldatu edo joango garela adierazteko.

 Eta aldatu beharrekoa zerbait baldin bada?

 Bada, zerbait tokiz aldatu edo beste leku batean jarriko dugula adierazteko, "-z" atzizkia eta "ukan" aditz laguntzailea erabiliko ditugu. Adibidez: "liburuak tokiz aldatuko ditugu".

Eta, azkenik, zuzenak dira, baita ere, bi esaldiok: "iritziz aldatzen baduzu, esadazu", edo "aldizkari horrek jabez aldatu du".

 

Bereizi:

"Etxez aldatuko gara"

"Liburuak tokiz aldatuko ditugu"