Askotan
oker erabiltzen delako dakargu gaur "oraindik orain" esapideari
buruzko argibidea. Ikus dezagun.
"Oraindik orain" esapideak "duela gutxi"
edo "arestian" esan nahi du. Adibidez: "oraindik
orain egunkarian agertu den artikulu batean", edo "oraindik
orain horixe bera esan dugu". Baina, zenbait euskaldunek "oraingoz"
edota "oraindik" esapideekin nahasten dute.
Okerreko
erabilera eginez, jakina. Hortaz, "oraindik
orain ez dakigu zer egin" esango
bagenu?
Bada,
gaizki esana, "oraingoz
ez dakigu zer egin" esan behar
baita.
Hortaz,
ez eta ere ez esan "oraindik
orain ez dago garbi zer gertatu den",
baizik eta...
"Oraindik
ere ez dago garbi zer gertatu den".