"Zorriak" eta "bartzak"

 

 

 Ez pentsa ezkutatu eta bukatu zirenik! Galdetu bestela eskolaumeei!

 Halaxe da. Zorriak buruan izaten ditugun xomorro txiki horiek dira, eta "bartzak" (edo "partzak"), berriz, ile artean zorriek egindako arrautzak.

 Zergatik kontu hau guztia? Bada, erdarazko esapide baten euskarazko ordaina emateko; alegia, nola esan euskaraz "ver la paja en el ojo ajeno, y no ver la viga en el propio"?

 Bada, zorriak eta bartzak kontuan hartuz: "besteren bartzak ikusten, eta bere zorriak ez".

 

 

"Besteren bartzak ikusten, eta bere zorriak ez"

 

"Ver la paja en el ojo ajeno, y no ver la viga en el propio"