"Konturatu", ez "erori"

 

 

  "Erori" edo "jausi". Denok dakigu "erortzea" edo "jaustea", lurrera erakarria delako edo oreka galdu duelako, zerbait bere pisuak eraginik beherantz joatea dela. Baina, asmakizunetan-eta, esan al dezakegu "ez naiz erortzen"?

 Betiko arazoaren aurrean gaude. Gaztelaniazko "no caigo quien es" edo "no caigo en la cuenta" esateko erabiltzen dute batzuek "erori" aditza. Jakina, euskara gaiztoa da hori. Euskaraz txukun hitz egitekotan, aski dugu "konturatu", "asmatu" edo "jakin" esatea.

 Hortaz, "Beatriz ez zen erortzen zein zen" esaldia zuzendu nahiko bagenu...

 "Beatriz ez zen konturatzen zein zen".

 "Aita ez zen erortzen nortaz ari zitzaion semea"...

 "Aitak ez zekien nortaz ari zitzaion semea".

 Eta, azkenik, "ez zara erortzen?" galdetu ordez...

 "Ez dakizu?".

 

 

"Beatriz ez zen konturatzen zein zen"

 

"Beatriz ez zen erortzen zein zen"