"Pagotxa"
lore gorridun hirusta-mota bat da, ardiei asko gustatzen zaiena. Zer
esan edo adierazteko erabil dezakegu, ordea, "pagotxa"
hitza?
Bada,
aise eta nekerik gabe lortzen den gauza on bat adierazteko, nagusiki.
Gaztelaniazko "ˇvaya chollo!" adierazteko.
Eta
ez al dago beste modu bat ere hori bera adierazten duena: "mauka",
"hori da mauka!".
Baita
hori ere. "Pagotxa" zein "mauka", gaztelaniazko
"chollo"-ren ordezko bi esapide jator eta egoki ditugu.
Hortaz,
ez esan "a
zer txolloa!", baizik eta...
"Hori
da hori pagotxa!" edo "hori
da hori mauka!"
Ez
esan "dena
urrea balitz, a zer txolloa!",
baizik eta...
"Dena
urrea balitz, a zer mauka!".
Azkenik,
"hau
bai dela txolloa!" esan ordez...
"Hau
da hau pagotxa!" edo "hau
da hau mauka!".