Errieta,
liskarra, aharra, sesioa. Seguruenik, ia gehienok entzun edota erabili
dugu aditz hau: "gurasoek errieta eman" edo "errieta
egin didate etxera berandu etortzeagatik". Baina, orain hori bezain
usu erabiltzen dugu "bronka"
hitza.
Arazoa
da gaztelaniazko "echar la bronca" esapidearen eraginez, "bronka
bota" sarri-sarri entzuten dugula
non-nahi. Eta "bronka" ez da inondik inora euskal hitza, gaztelaniazkoa
baizik.
Hortaz,
ez dugula esan behar "amak
bronka bota dit", baizik eta...
"Amak errieta eman edo errieta egin dit".
"Joni
bronka botako diogu" esan ordez...
"Joni
errieta egingo diogu".