Orain
asko ez dela "bota" aditzaz jardun genuen, besteak beste,
"norbaiti lagundu" eta "eskua bota" euskaraz ez
direla gauza bera esateko. Gaurko saioan, sarritan entzuten dugun beste
erdarakada bati buruz hitz egingo dugu, hots, "faltan
bota" aditzari buruz.
Garbi
dago gaztelaniazko "echar en falta" esapidearen kalko okerra
dela hori. Nola esan euskaraz? Bada, euskaraz "norbaiten
edo zerbaiten falta nabaritu" esaten
da. Baita "norbaiten
edo zerbaiten falta sentitu", edo
"norbaiten edo zerbaiten
falta sumatu" ere. Eta Iparraldean,
berriz, "eskas izan"
erabiltzen dute
Halaxe
da, esate baterako "emaiguzu
eskas duguna". Baina, nagusiki,
jakin beharrekoa hori da, "faltan
bota" erdarakada dela. Beraz, "Mikel
faltan botatzen dugu" esan beharrean...
"Mikelen falta nabaritzen dugu".
Eta
"tabernan
haize garbia botatzen dugu faltan" esan
ordez...
"Tabernan haize garbia behar dugu",
edo "haize garbiaren
falta sentitzen edo nabaritzen dugu".