"Astoa goseak hil"
 

 

 Esaera bat, euskarazko esaera aipatuko dugu gaur, baina gaztelaniazko beste baten ordain izan daitekeena. Hauxe esaera: "nagusi askoren astoa goseak hil".

 Garbi dago, askotan, besteak beste, euskarazkorik ez dakigulako erabiltzen ditugula gaztelaniazko esaerak. Zeinen ordain izan daitekeen goian aipatutako hori, "nagusi askoren astoa goseak hil"? Bada, gaztelaniazko "uno por otro la casa sin barrer" esaeraren ordaina.

 Ba ote legoke adibiderik esaera hori hobeto ulertarazteko?

 Bada, lagun batzuen artean erositako kanpin-denda batekin gerta daitekeena, adibidez. Batek batean eta besteak bestean erabili, batek hondatutako besteak konpondu ez, honek galdu duena beste hark aurkitu ez…azkenean, elkarren artean denak haserre kanpin-denda horrenak egin duelako. Orduantxe denak "nagusi askoren astoa goseak hil" esateko moduan!

 

 

"Nagusi askoren astoa goseak hil"

 

"Uno por otro la casa sin barrer"