Euskal
Autonomi Erkidegoko probintzien izenak aipatu ondoren, Nafarroa eta
Iparraldeko probintzientzat hobetsitako aldaerak jasoko ditugu gaur.
Har dezagun "Lapurdi".
Herrialdea
"Lapurdi", eta herritarra "lapurtarra".
Beraz,
"Lapurdi"
eta ez "Laburdi".
"Nafarroa".
Herrialdea
"Nafarroa", herritarra "nafarra"… "Hegoaldeko
nafarra" ere esan dezakegu bereizi nahi bada, baina ez "nafartarra",
"nafarra"
baizik.
Bestetik,
Iparraldeko herrialde hau izendatzeko "Nafarroa Beherea"
esan behar al dugu?
Hori
da Euskaltzaindiak gomendatzen duena, "Nafarroa Beherea",
nahiz eta "Baxenabarre" ere erabil daitekeen. Gainerakoan, hemen
ere herritarra "nafarra" da, edo, bereizteko, "baxenabartarra"
edo "Nafarroa Beherekoa".
Eta
azken herrialdea: "Zuberoa".
Esan
bezala, herrialdea "Zuberoa",
eta herritarra "zuberotarra",
eta ez "zuberoarra".
Hala ere, maila dialektalean, "xiberotarra" eta antzekoak
ere erabil daitezke.