Ez
zaizkigu era bakar batean heldu Euskal Herriko probintzien izenak, eta
ez eta herritarrenak ere. Joan gaitezen banan-banan izen horiek aipatzen.
Hasteko, "Araba".
Herrialdearen
izena euskaraz "Araba" da, eta bertako herritarrari "arabarra"
esaten zaio. Eta bestalde, euskalkia "Arabako euskara"
da.
Beraz,
"arabarra"
eta ez "arabatarra".
Gatozen bigarrenera: "Bizkaia".
Herrialdea
"Bizkaia", eta herritarra "bizkaitarra".
Azkenik,
"Nafarroa" eta "Iparraldeko" probintziak biharko
utziz, "Gipuzkoa" aipatuko dugu.
Bada,
berdin. Herrialdea "Gipuzkoa",
eta ez "Gipuzkua".
Eta herritarra, berriz, "gipuzkoarra"
edo "giputza".