"Ura joan eta gero presa!"

 

 

 Euskal esaera zahar baten adierari buruz hitz egin behar dugu gaur. Askotan entzuna: "Alferrik da ura joan eta gero presa egitea!".

 Beste modu batera, "garaian garaikoa", esango luke besteren batek, bizitza honetako garai bakoitzari egiteko jakin bat dagokiola adierazteko; hau da, jolasean ibiltzea, ikastea, lan egitea, seme-alabak ekartzea, etab.

 Alegia, jo dezagun laurogei urteko amonak esaten diola bilobari: "Ai, ume, zure adina izango banu nik gaur!".

 Bada, erantzun zuzena jasoko luke bilobarengandik, orain berandutxo dela ohartarazteko. "Amona —izan liteke bilobaren erantzuna— alferrik da ura joan eta gero presa egitea".

 

 

"Alferrik da ura joan eta gero presa egitea! = "garaian garaikoa!"