"Ondo konpondu!"
 

 

 Onerako ala txarrerako, akabo Txirritaren garaiak! Gaur egun, gaztelania nagusi non-nahi, eta, ondorioz, komeriak gaztelaniazko hainbat esapide arrunt euskara txukunean ematen. Har dezagun bat: "me caes bien". Nola esan euskaraz?

 Lehenik eta behin, esan beharrik ez burua ez dela berotu behar gaztelaniazkoa hitzez hitz itzuli nahian; hau da, "caer" euskaraz "erori", "bien" euskaraz "ongi" edo "ondo", eta, azkenik, aditza nor-nori denez, aditzaren taulan ikusi eta "zatzaizkit". Ondorioz, "zu niri ondo erortzen zatzaizkit" litzateke.

 Beraz, desterra dezagun "zu niri ondo erortzen zatzaizkit". Nola esango luke hori ondo euskaldun jator batek?

 Bi irtenbide behintzat bageneuzkake. Alde batetik, besteren batekin aurrez aurre ari bagara, "ederki konpontzen gara, e!" edo "elkarrekin ondo moldatzen gara, e!" esango genuke. Eta, bestetik, hirugarren pertsona bati buruz ari bagara, normalean, "jatorra da" edo "nire ustez, jatorra da" esatea genuke onena.

 

 

"Ederki konpontzen gara, e!"

 

"Zu niri ondo erortzen zatzaizkit"