Gaztelaniazko
"defender" aditzaren gainean hartua du erabakia Euskaltzaindiak.
Izan ere, "defendatu" edo "defenditu" aditzen arteko
auzian, "defendatu"-ri
eman dio lehentasuna. Baina, hau al da guztia?
Ez,
ez da hori guztia. Euskaltzaindiak argi adierazi du, baita ere, "defendatu"
nahiz "defenditu" aditzen aurretik ondorengo hauek hobesten
dituela:
1) Zerbaiten
edo norbaiten alde egin;
2) Aldeztu
(adibidez: "bere burua aldeztu nahian dabil"), eta
3) Baita ere, "babestu"
edo "babesa eman".
Eta
gainerakoan, lege-hizkerarako?
Lege-hizkeran
"zerbaiten edo norbaiten defentsa egin" erabiltzea erabaki
du Euskaltzaindiak. Beraz, esanak esan, ahalegindu gaitezen seme-alaben
alde egiten; bestela, saiatu etxekoak defendatzen; eta, beste erremediorik
ez badago, horien defentsa egin epailearen aurrean