"Dirutan erosi"
 

 

 Denok dakigu zer den "erosi": zerbait ordainketaren bidez eskuratzea: "etxe bat erosi", "merke ala garesti erosi", edo, "epetan erosi". Baina, hara gaurko oker-zuzenketa: "2000 pezetagatik erosi"

 Nahi baino gehiagotan entzun ohi da esapide oker hori, hainbat euskaldunek euskarazko "–gatik" kausalaren bidez ematen baitute gaztelaniazko "por" preposizioa.

 Beraz, egin dezagun oker-zuzentzea. "2000 pezetagatik erosi dut liburua" esan ordez?

 "2000 pezetan erosi dut liburua".

 "25 milioirengatik erosi dugu etxea"...

 Ez. "25 milioitan erosi dugu etxea".

 Amaitzeko: "merke erosi du: 7000 pezetagatik"...

 Ez, bada! "Merke erosi du: 7000 pezetan".

 

 

"25 milioitan erosi dugu etxea"

 

"25 milioirengatik erosi dugu etxea"