Has
gaitezen asmakizunetan. Batek gauza bat pentsatu, eta horrek zer pentsatu
duen asmatu nahi duenak hainbat galdera egin besteari. Nola esan: "gauza
bat da taparekin" ala "gauza bat da tapaduna"?.
Erantzun
zuzena, zalantzarik gabe, "tapaduna" da. Izan ere, "-dun"
atzizkiak zerbaiten jabe izatea edo zerbait edukitzea adierazten du.
Adibidez: "bizarduna" , bizarra duenari esango diogu eta "euskalduna"
euskara duenari. Zer gertatzen da? Bada, gaztelaniaren eraginez, sarritan,
"zerekin" deklinabide-atzizkia erabiltzen dutela batzuek.
Alegia,
gaztelaniaz "es una cosa con tapa" denez gero, euskaraz "gauza
bat taparekin" esaten dutela…
Horixe
bera! Eta hor, garbi dago kalko okerra egiten dutela, euskaraz "–dun"
atzizkia erabili beharko litzateke eta. Beraz, "gauza
bat tapaduna".
Beste
horrenbeste esan behar "orri
bat graparekin" badiogu. Nola esan
hori?
"Orri
bat grapaduna".
"Pieza bat gomarekin"...
Ez.
"Pieza
bat gomaduna".
Eta
azkenik, esango al genuke "leiho
bat kristalarekin"?
Bada,
ez! "Leiho
bat kristalduna"