Gehiegitan
erabiltzen da "bota" aditza; askotan, esaldiak beste aditz
bat eskatzen baitu.
Kontuan
izan edozein mezu adierazteko ez dela beti aditz bera esaten. "bota"
edo "jaurtiki" aditzek gauza bera adierazten dute, hots, eskuaz
edo tresna baten bidez zerbait abiada handiz bidali. Gaztelaniazko "echar"
aditzaren parekoa dugu. Esaterako: "uretara, surtara edota errekara
bota"; baita ere, "malkoak bota" edo "bere burua
leihotik behera bota, eta hil zen".
Baina
arazoa beste esanahi batzuekin sortzen zaigu. Adibidez "Rikardok
andregaia bota du".
Kasu
honetan, gaztelaniazko "Ricardo se ha echado novia" esan nahi
izan dela pentsatu beharko dugu, baina garbi dago hizkuntza batean normala
dena bestean ez dela egokia, euskarak hori bera esateko beste aditz
bat erabiltzen duelako. Beraz, kasu honetan, "Rikardo se ha echado
novia" esateko, "Rikardok
andregaia egin du" edo "Rikardok
andregaia hartu du" esan beharko
dugu
Azter
ditzagun beste bi adibide. Ez esan, "arratsaldean
siesta botako dut"; eta ez eta
ere, ez esan "lan
horretan esku bat botako dizut",
baizik eta...
"Arratsaldean
siesta egingo dut" eta, gero, "lan
horretan lagunduko dizut"...