"Hau ona da"
 

 

 Euskal testuetako hitzen ordenaz eta esaldiaren egituraz jabetzeko izan daiteke gaurko ariketa. Alegia, gero eta gehiagotan entzuten ditugun esaldiak dira: "hau da ona", "hau dago ondo", "hau da handia", "hau da hori", etab. Ezin esango dugu, berez, gaizki daudenik, baina…

 Halaxe da, esaldiok, testuingurua jakin gabe, ezin esan gaizki daudenik. Baina, beti gaztelaniaren "esto es..." egituraren kalko okerra egiten bada, gehiegikeriaz erabiltzen baldin bada, orduan, bai; orduan, egitura hori egoki erabili behar dugula pentsatu beharko dugu.

 Beraz, bereiz ditzagun "hau da ona" eta "hau ona da"

 Garbi legoke bereizketa hori, ahozkoan doinuak ere lagundu egiten baitu. Era berean, ez dira gauza bera "kamioia da handia" (ez "autoa") eta "kamioia handia da" (ez "txikia").

 Eta, azkenik, bereiz ditzagun "jolas hau dago ondo" eta "jolas hau ondo dago"

 Lehenengoa esaten badugu, hau da, "jolas hau dago ondo", "jolas hau" eta ez "jolas hori" dagoela ondo esaten ari gara. Eta bigarrenean, berriz, ("jolas hau ondo dago") jolas hau "ondo" dagoela, eta ez "gaizki".

 

Bereizi:

"Hau da ona"

"Hau ona da"