Nola
esan: hilaren "lauan" ala "lauean"? Hilaren "lautik"
aurrera ala "lauetik" aurrera? Baina ez hori bakarrik. Zalantza
bera eduki dezakegu diptongoz bukatzen diren hitzekin, hau da, "-au"
edo "–ai" bukaera dutenekin: "etsai", "barau",
"kristau", "arau", "zelai", "gai",
"gau", eta abarrekin.
Euskaltzaindiaren
arabera "–au" edo "–ai" bukaera duten hitzen deklinabidea
bokalez amaitutako hitzak bezala egin behar da, eta, beraz, baita "lau"
zenbakia ere; hau da, "lauan". Salbuespen bakarra "gau"
hitza da ondoko hiru kasu hauetan: "gauez", "gaueko"
eta "gauean", "-e-" bokala tartekatzen baitu, kontsonantez
amaituek egiten duten bezala.
Hortaz,
"hilaren
lauan" esango dugu. Baina "datorren
hamalauetik aurrera erabakiko dute"?
Hori
ez. "Datorren
hamalautik aurrera" esan beharko
da
"Ehuneko
laueko beherapena"...
Ez.
"Ehuneko
lauko beherapena".
Eta,
azkenik, "lauetatik
bat gaixotu da" esan ordez...
"Lautatik
bat gaixotu da"