Ez
dut uste premia handirik daukagunik, baina hasi gaitezen "tontoa"
eta "tuntuna" bereiztetik.
Gizonezkoaz
ari garela, ergel, zozo, memelo edo adimen gutxikoari esan ohi zaio
"tontoa". Adb.: "tontolapiko handia!". Baina,
emakumezkoari buruz ari bagara, "tuntuna" erabiltzen
dugu: "neska tuntun hori", esate baterako.
Nolanahi
ere, tontoarena egiteaz mintzatu behar dugu.
Gaztelaniaz
"hacer el tonto" esaten denez, horren kalko okerra egin, eta
euskaldun batzuek "beti
zabiltza tontoa egiten" esaten
dute. Jakina, euskaraz zuzen esatekotan,
"beti tontoarena egiten zabiltza"
esan behar da.
Hortaz,
ez esan "ez
zaitez ibili pailazoa egiten",
baizik eta...
"Ez
zaitez ibili pailazoarena egiten"
Azkenik,
ezta ere, ez esan: "filmean
lapur bezala lan egiten du", baizik...
"Filmean
lapurrarena egiten du".