Komeriak
izaten dira askotan ondo esaten asmatu nahita. Zer dio Euskaltzaindiak?
Bada,
erdal "–ario" atzizkiez osatutako izen eta izenondoak "–ario"
forman mailegatuta eman behar direla euskaraz, eta ez "–ari"
forman. Adibidez, izenen artean, "unibertsitarioa"; eta izenondoetan
gauza bera: "aldizkari unibertsitarioa", nahiz eta egokiago
izan "unibertsitateko aldizkaria" esatea.
Egin
dezagun ariketa bat. Gaztelaniazko "notario"...
Bada,
"notarioa",
eta ez "notaria"
"Funcionario"
edota "mercenario"...
Lege
bera: "funtzionarioa"
eta "mertzenarioa";
eta ez "funtzionaria"
eta "mertzenaria".
Beraz,
"talde
parlamentarioa"...
Bai,
horrela esan beharko litzateke, baina, kasu honetan, egokiagoa da "parlamentuko
taldea".