Arropa "erantzi"
 

 

 Biluzik geratzeraino nahi bada, baina… eta "arropa kendu"?

 Garbi dago "erantzi"-ren antonimoa "jantzi" dela, eta horregatik esaten dugu: "soinekoa erantzi", "oinetakoak erantzi", "txapela erantzi", etab. Baina, horiek horrela, arazoa da hiztun batzuek ez dutela inoiz "erantzi" erabiltzen, baizik eta "kendu" aditza beti.

 Eta, jakina, ez dira gauza bera!

 Bada, ez! Ez dira gauza bera "oinetakoak kendu" eta "oinetakoak erantzi". Adibidez, "oinetakoak kendu dizkiote, eta oinutsik etorri behar izan du". Edo beste esaldi hau: "oinetakoak erantzi dizkiot, berak ezin baitu".

 

 

"Arropa erantzi"

 

"Arropa kendu"