"Lehenago etorriko zen"
 

 

 Halaxe da, "lehenago etorriko zen". Baina, ustez egokiago delakoan, bada esango dizunik "lehenago etorriko zatekeen".

 Biak ematen ditu ontzat Euskaltzaindiak, baina egia da lehenengo moldea bigarrena baino maizago aurkitzen dela edozein euskalkitan edo erregistro-mailatan. Beraz, "garaiz esan bagenio, lehenago etorriko zatekeen" eta, baita ere, "garaiz esan bagenio lehenago etorriko zen".

 Dena dela, gertakari hipotetikoez ari garenez, okerragorik entzuten da. Adibidez, "orain bertan txuleta eder bat jango nuen".

 Jakina, hori ezin onartu, "orain bertan txuleta eder bat jango nuke" esan behar baita.

Baina, gainerakoan, "hau jakin izan banu, etorriko nintzatekeen", edo, baita ere, "hau jakin izan banu, etorriko nintzen".

 

 

"Orain bertan txuleta eder bat jango nuke"

 

"Orain bertan txuleta eder bat jango nuen"