"Etortzeko eskatu dio"

 

 

 Horrela esan beharko litzateke, baina, horren ordez, beste modu honetara entzuten dugu sarri askotan: "eskatu dio etortzea"

 Alegia, "-tzea" edo "–tea" atzizkiak "–tzeko" edo "–teko" atzizkien ordez. Bada, esan dezagun horrelako esaldietan "–teko" edo "–tzeko" atzizkiak erabili behar direla. Izan ere, gramatikaren arabera, horrelakoak helburuzkoak edo finalak dira.

 Ariketara etorriz, "aitak eskatu dio semeari emandako hitza errespetatzea" esan ordez...

 "Aitak eskatu dio emandako hitza errespetatzeko"

 "Lagunek eskatu digute haien etxera joatea"...

 Ez. "Haien etxera joateko eskatu digute".

 

 

"Etortzeko eskatu digute"

 

"Etortzea eskatu digute"