"Atzo" baina "atso"

 

 

 Euskaraz, beste hizkuntza askotan bezalaxe, baditugu hitz batzuk, berdintsu esaten ditugun arren, idazkeraz ongi bereizten direnak.

 Halaxe da. Kasu batzuetan, h-a duten ala ez, edo h hori daramaten tokian dago aldea; baina, beste zenbaitetan —hasieran emandako "atzo" / "atso" horretan adibidez— "z"-"s" nahiz "tz"-"ts" nahasten direlako gertatzen dira nahasteak.

 Har dezagun lehen adibide horixe: "atzo" / "atso"

 "Atzo" gauden eguna hastean bukatu den eguna aipatzeko erabiltzen den adizlaguna da. Eta hori, "tz"-z idazten da: "atzo etorri zen".

"Atso", ordea, emakume zaharra da, eta "ts"-z idazten da: "atso zahar bat".

 Ariketa berdintsua daukagu "su" eta "zu" hitzen artean.

 Bada, bai. "Zu" ni ez naizen hori izan daiteke, zu zeu, alegia; eta hori "z"-z idazten da. Bestea, berriz, "su", zerbait erretzen denean gertatzen den bero edo argi jalgitzea. Hau, aldiz, "s"-z idazten da: "suak erre eta kiskali zuen basoa".

 

 

"Atso zahar bat", "urte beteko haurra"

 

"Atzo zahar bat", "urte beteko ahurra"