Batzuetan,
erdararen eraginez edo, gehiegitan erabiltzen da plurala singularra
nahikoa den tokian. Har dezagun adibide bat: "gogoak ditut zurekin
afaltzera joateko".
Bistan
da gaztelaniaren "tengo ganas" delakoaren kalko okerra dela
hori. Nahikoa da "zurekin
afaltzera joateko gogoa dut" edo
"zurekin afaltzera
joateko gogoz nabil" esatea.
Ikus
ditzagun beste adibide batzuk: "baditugu
hori lortzeko itxaropenak"...
Gauza
bera esan behar; aski da "badugu
hori lortzeko itxaropena" esatea.
"Baditugu
hori lortzeko asmoak"...
Ez,
"badugu
hori lortzeko asmoa".
Azken
adibidea: "zeruak
estalita egon ziren atzo"
"Zerua
estalita egon zen atzo".